Sarrera

Euskal pilota normalean gizonezkoek praktikatu izan duten kirol tradizionala da. Emakumea Pilotari proiektua 2004-2005 denboraldian jarri zen martxan, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren eskutik, emakumeek pilota munduan duten parte hartzea sustatzeko asmoz. Daukagun diru iturri bakarra foru aldundiak ematen diguna da, federazioko aurrekontuaren barnean, beraz erekunde publikoa dela esan dezakegu.


Gure  proektuaren berri emateko  idatzizko prensa erabili izan dugu gehien bat, baina noizbehinka kartelak ere jartzen ditugu…hala ere, ahoz ahokoa baino iragarki hoberik ez dago. Blog honen bidez emakume gehiagorengana hurbiltzea espero dugu, Gipuzkoa eta Euskal Herri osoan zehar zabalduz !






"Emakumea pilotari" proiektuak hiru alorretan hartzen du parte:
· Eskola kirolean
    · Kirol federatuetan
    · Aisialdiko kirolean




·Gure egitasmoaren nondik norakoak bideo honetan laburturik azaltzen dira:




5 comentarios:

  1. Blog hau, gai interesgarri bati buruzko informazioa jasotzeko erreminta oso baliagarria dela iruditzen zait. Zoritxarrez, emakumeari ez zaio garrantzi handirik ematen eta blog honen bidez hori lortu duzue, beraz oso gai ona dela iruditzen zait.
    Hau esanda, irizpide orokorrei dagokionez, oso landua dagoela ikusten da. Diseinuaren aldetik oso ondo dago, bai goiko barra, azpitituluak, abestia… informazioa erraz aurkitzen da eta oso argia dago dena. Informazioaren aldetik, elkarrizketak erabili dituzte, baita artikulu desberdinak ere, beraz hau ere oso ondo dago landua. IKT-ak erabiltzen dakitela argi dago, bideo zein argazki askorekin, eta abestiarekin, alegia.
    Irizpide zehatzak ere, guztiak edo gehienak agertzen dira ondo landuta; ordutegia, instalazioak, materiala, gastuak, kontaktuak..
    Orokorrean, bloga oso landua dagoela ikusten da eta oso emaitza ona lortu duzue, beraz nire kalifikazioa 9 da. Zorionak egindako lanagaitik!
    Andoni Hermoso de Mendoza Zuazubiskar ( JFKZ 1. maila)

    ResponderEliminar
  2. Blog honen egileek jorratu duten gaia oso interesgarria iruditu zait aktualitateko gai bat delako emakumearen ingurukoa den oro, azken urteotan gainera, zer aipatua ematen ari delako emakumeen kirolaren inguruko saltsa hau.
    Blogari dagokionez, begi bistakoa da lan ordu asko eskeini dizkietela kide denek, blog oso jantzia (informazio iturri asko eta interesgarriak adib.) dela ikusten baita. Web orri oso erabilerraza da, oso era txukunean antolatua baitago eta honek jendearen arreta bereganatzea errazten du. Nabaria da gainera informazio iturri ugari erabili dituztela, besteak beste emakumea pilotari proiektuko kideak, honek blogari beste sinesgarritasun bat ematen diolarik. Bideoen erabilera ere oso garrantzizkoa dela iruditzen zait gai hauei atxiki gabeko pertsonen arreta bereganatzeko oso egokiak dira eta. Alde honetatik beraz, oso ondo aritu direla uste dut. Euskarari dagokionez, oso ondo, eta honi lotutako ortografia akatsak ez dira bistakoak izan. Hala ere, apur bat faltan bota dut gehiago sakondu ez izana gai, nik uste, hain mamitsu honetan; adibidez, emakumea pilotari proiektuaren sorreran. Agian nire irudipena izango da. Beste dena oso egoki ikusi dut.
    KALIFIKAZIOA: 9,5
    EÑAUT SILBETI HOLGADO

    ResponderEliminar
  3. Hasteko, begi bistaz ikusten den moduan oso lortuta dagoen bloga da. Itxuraren aldetikan erakargarria da eta erabiltzeko oso erraza, modu garbian ikusten baititugu blogaren atal bakoitza. Bestetik, ikt-en aldetikan ere oso jorratua dago blog hau, entrebista ugari eta bideo argazki ugari ikus ditzakegu, entrenamenduetakoak, batik bat. Gainera, hauetan ikus dezakegu partaide guztiak parte hartu dutela blogean, taldekide guztiak agertzen baitira. Ikt-etaz aparte, testuari dagokionez hizkuntza maila nahiko altua erabili dutela nabarmendu behar da, euskara maila polita eta ulertzeko oso erraza, zehatza. Bukatzeko, beste blogeetan ez bezala, honetan nabarmendu dezakegu aplikazio (widget) asko erabili dutela (musika bloga irekitzerakoan, ordularia, bisiten kontua...). Alde horretatik ere oso jorratua dago. Orokorrean uste dut 8,5 bat merezi dutela.
    Asier Labairu (JFKZ 1.maila)

    ResponderEliminar
  4. 1- Irizpide nagusiak:
    Txukun, ordenatu eta bisuala den blog-a da. Aukeratutako Informazio iturri ugari eta desberdinak erabili dira. Argazki eta bideo ugari erabili dira blogg-ari itxura ezin hobea emanez eta oso interaktiboa bihurtuz, gainera oso positiboa da, bideo guztiak blogg-aren egileak sortuak izatea. Elkarrizketak ere bideo formatuan daude beste plus bat izanda. Bideo eta argazkietan ikusten da partaide guztiak hartu dutela parte, taldekide bat izan ezik, seguruenik grabaketak egiteaz arduratu izan dena. Blogg-ean zehar hizkuntza formatu aproposa erabili da.
    2- Irizpide zehatzak:
    Aurrera eramango den aktibitatearen sarrera aurkitzen dugu blogg-ean eta blogg-ean zehar aurkitzen ditugun atalen ondorioz zehaztasun gehiagoz ezagutzen goaz proposatzen den proiektua. Nori bideratua dagoen bloga baita argi usten da, egia da adin eremu oso zabala dela baina aurrera eraman nahi den helburuarekin bat datorrela uste dut. Erabiliko diren instalazioen eta materialen zerrenda ere erakusten digute. Ekintzak aurrera eramateko bideratu beharko diren gastuak aurkitzen dira. Kontaktuan jartzeko beharrezko informazio guztiak eskaintzen digute.
    3- Balorazioa: Guzti hau kontutan harturik, nire nota, 9,5 da.
    4- Mikel Rodriguez, JFKZ, 1.maila.

    ResponderEliminar
  5. 1- Irizpide nagusiak:
    Bloga nahiko grafiko eta ikusgarria dela uste dut, gainera xehetasun txikiak, txikiak badira ere indarra ematen diete blogari. Aipatzekoa da multimediari dagokionez IKT desberdinak erabili dituztela, hala nola argazki eta bideo nahiko. Bestetik informazioa iturri desberdin eta anitzetatik atera dutela ikusten da. Elkarrizketak ere lantzeak puntu garrantzitsu bat direla uste dut, era klasikotik ateraz eta bideo formatuan eginez, gainera egindako galderak eta nori zuzenduak irudi zaizkit interesgarriak, pelotariak ez diren emakumeei galdetuz.Bestetik lanean zehar erabilitako euskara maila egokia dela uste dut.
    2- Irizpide zehatzak:
    Landuko den ekintzaren sarrera aurkitzen dugu blogg-ean eta aurrerago zehaztutako atal desberdinen bidez zehatzako ezagutzen dira blogg-ak landutako edukiak. Argi uzten da nori dagoen blogg-a zehaztuta. Ekintzan bertan erabiliko diren instalazioen eta materialen argazkiak argi erakusten dira zerrendatuta eta erraz heltzeko bidearekin, bestetik gastuak ere zehaztu egiten dira.
    3- Balorazioa: Guzti hau kontutan harturik, nire nota, 9,5 da.
    4- Jon Mikel Dominguez Petralanda, JFKZ, 1.maila.

    ResponderEliminar