GASTUAK

Esan bezala, "Emakumea pelotari" taldeak ez du irabazi asmorik. Hau da, aisaldiko proiektu bat denez, gehien bat, emakumeak pilota munduan sartzea dugu helburu.

Aurrekontu eta diru sarrerak:

Monitorea federazioak jartzen duenean, urte osoko ikastaroa 120€ izaten da (asegurua barne). Aldiz, elkartearen menpe daudenean ordaindu behar dutena elkartearen araberakoa izaten da. Gure eskakizun bakarra emakume horiei asegurua egitea da (30€), horrela emakumea pilotari proeiktuaren barnean egonaz.

Bestalde, istalazio publikoetan egiten dugu lan eta hau kudeatzeaz federazioa arduratzen da, bertako udal kiroldegiekin adostasunetara iritsiz. Esan beharra dago, entrenamendu kopurua frontoiaren eskaeraren araberakoa dela. Goizez aukera gehiago esakitzen dizkigute, baina arratsalderako ordutegiekin arazo gehiago egoten dira.

Materialak ez digu gastu haundirik suposatzen, erosketak egiteaz gu arduratzen baikara: pilotak (tenisekoak) eta kadeeteen palak (20 bat pala ditugu denetara).

Beste gastu bat, "Emakumea pillotari eguna" izaten da, egun hartako animazioa, bazkaria, oroigarriak etb.. izaten baititugu.


Beraz, gure diru sarrerak gure diru gastuekin bat egiten dute; hau da, irabazten duguna, instalazioak, materiala, monitoreak, "Emakume pelotari eguna"... antolatzeko erabiltzen dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario