Instalakuntzak

2015-2016 ikasturtean, "Emakumea pilotari"k aisialdiko ikastaroak Donostian, Zizurkilen, Tolosan, Hernanin, Oiartzunen, Azkoitian, Azpeitian (martxan jartzen), Usurbilen (konfirmatzeko) egiten direnez, honako instalakuntza hauetan burutzen dira ikastaroak :

DONOSTIA


Donsotiako frontoiak, Atano III.a edo Anoeta pilotalekua Donostiako udal pilotaleku laburra da, Anoetako estadioaren ondoan kokatua dagoena. 1963ko uztailaren 17an ireki zuten, Anoetako pilotalekua izenarekin. 1995ean eraberritu ostean, Atano III.a izena ipini zitzaion, Mariano Juaristi txapeldun handiaren omenez.



ZIZURKIL

Zizurkilen Intxaur pilotalekua aurkitu dezakegu, Hernandorena kalea 2an kokatuta eta guztiz itxuraldatuta dagoena.

Maiatzan hasi ziren eraberritze lanak amaitzear daude. Abenduaren 13rako aurreikusi dute inaugurazio ekitaldia. Olatu itxurako teilatu berria jarri diote pilotalekuari, kristalez estalitako atari berria eta kanpoaldeko hormari ere itxura ezberdina ematen dion aluminiozko estaldura ezarri diote. Zazpi hilabetez luzatu dira lanak eta denbora tarte horretan, herritarrek ez dute pilotalekua erabiltzerik izan. Aste gutxi barru izango dute ohiko erabilera emateko aukera. 





TOLOSA


Tolosan Beotibar pilotalekuan aritzen gara. Beotibar Tolosako (Gipuzkoa) udal pilotalekua da. 1890ko otsailaren 14an ireki zuten, eta 1.220 ikuslerentzako tokia dauka. Goi mailako pilota partida ugari jokatu dira han, batez ere, esku hutsezkoak eta zesta puntakoak. Jaialdi nagusiak udazken, negu eta udaberriko astelehen arratsaldeetan izaten dira.




.


HERNANI


Hernaniko Udal pilotalekua Hernaniko pilotalekua da. 1984ko ekainaren 24an inauguratu zutenetik hainbat pilota-partidu nagusi jokatu dituzte bertan, final asko tartean. Eraikin honetan kontzertuak eta beste ekitaldiak ere ospatu dituzte.



OIARTZUN 


Madalensoro pilotalekua Oiartzungo pilotalekua da, 700 bat ikusleentzako edukiera daukana.


AZKOITIA


Gurea pilotalekua Azkoitiko (Gipuzkoa) udal pilotalekua da. 1931ko azaroaren 30ean (San Andres egunez) inauguratu zutenetik, hainbat eratako ekitaldiak egin dira: pilota partidak, boxeo borrokak, zinema emanaldiak, kontzertuak eta abar. Azkoitiko alde zaharraren alboan dago. Pilotalekuaren aurreko plazan Jorge Oteiza oriotar eskultore ospetsuaren Frontoiak eskulturak daude.

AZPEITIA


Azpeitiako udalarenena da, 1100 ikusle sar daitezke bertan.



No hay comentarios:

Publicar un comentario