EMAKUME PILOTARI EGUNA

2007tik Gipuzkoako Euskal Pilota federazioak ikasturte bukaeran; hau da, ekaineko lehengo asteburuan, Irurako frontoian "Emakumea Pilotari eguna" ospatzen hasi ginen. Helburu nagusienetako bat kirolaren hiru arloetan pilotan gabiltzan emakumeak biltzea da. Eskola adinekoak, partaidetzakoak eta federatuak egoten gara gonbidaturik. Hiru arloetako erakustaldi partidak jokatzen ditugu egun honetan; guztira Gipuzkoako hamar bat herriko bikoteek parte hartzen dugularik. Dagoeneko, zortzi "Emakume pilotari egun" ospatu ditugu Iruran eta urtez urte pilotari nahiz pilotazale askok parte hartzen joan gara egun berezi honetan. 


10:00tan elkartzen gara Irurako pilotalekuan eta Emakumezkoen Gipuzkoako  Txapelketa herrikoia jokatzen dugu; Larraul, Zizurkil eta Tolosako bikoteekin batera, Azkoitia, Lasarte, Hernani, Oiartzun eta Zarautzeko bikoteak aritzen dira; hau da, urtean zehar gure proeiktuan parte hartu duten emakumeak.
Azkeneko edizioan , finala Hernani eta Tolosarren artekoa izan da, eta azkenean Hernanik irabazi du.
Zenbait urtetan, pilota partiduen ostean , zenbait emakumeri omenaldia egin zaie, pilota munduan historian zehar garrantzitzuak izan direnei. Azkeneko urteetan adibidez, erraketistei egin zitzaien omenaldia.
14:30ak aldera Sari banaketa egiten da eta, ostean, festarako txanda dator.
15:00ak aldera bazkaria egiten da frontoian bertan, eta, ondoren, bertsolarien txanda izaten da. Bukatzeko, arratsaldean zehar festa luzatzen da, musikariekin.



Iruran egitearen arrazoia gehienbat instalazioak dira; pilotalekua handia baita, aldagelak ditu, udalak laguntza osoa ematen digu eta ez du ezer kobratzen. Autobusez zein trenez etortzeko egokia da.
70 bat emakume biltzen gara bataz beste egun polit hau ospatzeko.

Hona hemen pasaden ikasturteko egitaraua:





No hay comentarios:

Publicar un comentario