Entrenamenduak








Hemen, eskola kirolean antzera, ikastaroak sortu eta martxan jartzen ditugu eta, ondoren, bertako elkartea egiten da arduradun. Adibide ditugu Tolosa eta Hernani. Beste kasuetan berriz, monitorea federazioak jartzen du edota kasuren batean udalak ere bai.

Monitorea federazioak jartzen duenean urte osoko ikastaroa 120€ izaten da (asegurua barne) eta elkartearen menpe daudenean, ordaindu behar dutena elkartearen araberakoa izaten da. Gure eskakizun bakarra emakume horiei asegurua egitea da (30€), horrela, "Emakumea pilotari" proeiktuaren barnean egonaz.

Entrenamenduetan maila desberdinetako jendea biltzen garenez, oso entrenamendu ezberdinak eta egokituak egiten ditugu. Batzuetan, hasi berrien mailakoak izeten dira; beste batzuetan, trebatuagoen mailakoak. Hala ere, gure helburua ludikoa da. Hau da, ondo pasatuz eta giro onean euskal pilotaz zer edo zer ikastea.
Gure entrenamenduei buruz informazio eta argibide gehiago izan ditzazun eta halaber gure saioetara anima zaitezen, jarraian lantzen ditugun ariketen adibide bat daukagu:

ARIKETA:
Kolaboraziozko ariketa baten aurrean gaude, hots, konpetizioa ez dugu bilatzen ariketa honetan. Bikoteka jartzen gara. Kideok elkarri peloteoan arituko gara batak pala aldakatik behera duelarik eta besteak sorbaldaren parean. Hau da, batak pala behera orientaturik eta bestea gorantz.
Bitartean, gainontzeko emakumeok beste ariketa batean arituko gara. Beste lau emakumek, orden bat jarraituz piloteoan arituko dira eta pilota jo ondoren kono bat ukitzera abiatuko dira.
Azkenengo talde bat egingo dugu, beste lau emakumez osatuta, zeinak bi biren aurka partidu bat jokatuko duten. Bost minutu pasa ondoren, aldaketa egin eta emakume guztiek hiru ariketak probatuz joango dira.


Hona hemen ariketa honi buruzko bideo bat argiago ikus dadin:


No hay comentarios:

Publicar un comentario