lunes, 23 de noviembre de 2015

ONGI ETORRI



HELBURUA                     DISFRUTATZEA



ZER DIOTE PILOTAN JOLASTEN/JOKATZEN EZ DUTEN EMAKUMEEK?



Emakumea zara?  Zure bizitzan txoko bat utzi nahi diozu kirolari? Jende berria ezagutu eta ongi pasatu nahi duzu?
Zure txanda da emakume! Ez ezazu gehio pentsatu eta etorri gure proiektua ezagutzera! Ikusiko duzu nola euskal pilotan emakumeok ere badugun zer esan.
Bestalde, zure adina, egoera fisikoa, pilotaren ezezagutza... ez dira arazo izango; gure helburu nagusiak ludikoak baitira. Harrigarria ezta?
Gure proiektuaren informazio gehiago nahi izatekotan, gure blogari begirada bat bota eta ikusiko duzu zeinen ondo pasatzen dugun elkarrekin eta aldi berean kirola eginez, gure ondare kulturala den euskal pilota nola ikasten dugun.

Gure blogan  behar duzun informazio guztia aurkituko duzu: gure entrenamenduen azalpena, argazki eta bideo anitzez  josita, baita gurekin kontaktatzeko beharrezko informazio guztia eskuragarri. Beraz, emakume, ez daukazu aitzakirik gure taldea ezagutzeko!
Gure poiektuaren nondik norakoak azalduko dira hemen, gurera emakume gehiago hurbiltzeko helbururarekin.


Beraz utzi lotsa, ardurak, lana, estresa eta dena delakoak alde batera eta egiozu txoko bat kirolari zure egunerokotasunean! Zatoz emakumea pilotarira...ongi pasatzera! Ikastera! Lagun berriak egitera!









EMAKUME PILOTARI ENTRENATZAILEAREN HITZAK